$\pi kasle$ Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Matematikako Graduko ikasle-talde batek sortutako aldizkari digitala izan zen; haren jarduerak 2011ko urritik 2014ko ekainera bitartean iraun zuen batez ere; eta bi hizkutzatan argitaratzen zen gehienbat: gaztelaniaz eta euskaraz. Haren izena konbinazio bat da: batetik, “$\pi$” letra grekoa, hots, erradioa unitatea duen zirkulu baten azalera, eta, bestetik, euskarazko ikasle hitza.
Bere jarduera-aldian, πikaslek hamar zenbaki digital (ISSN 2174-9027) argitaratu zituen, pikasle.com web-orritik doan irakur eta deskarga zitezkeenak, eta hiru zenbaki inprimatu (ISSN 2255-5714 eta BI 305-2013 Lege Gordailua), unibertsitateko Matematikako Graduko ikasleen artean doan banatu zirenak.
Maila guztietara matematika jendarteratzea izan zuen helburu $\pi kasle$k. Horrek esan nahi du artikulu gehienak irakurle ororentzat ulergarri izan zirela, nahiz eta artikulu teknikoagoak ere argitaratu dituen, publiko mugatuago bati zuzenduak, hala nola Matematikako Graduko ikasleei. Horregatik, aldizkariaren filosofia izan zen, batetik, intuizioan enfasia jartzea eta, bestetik, artikuluak irakurtzen zituen oro aldizkarian azaldutako gaiei buruz emandako informazioa aberastera motibatzea.
Sortu zen fakultatetik kanpo zabalkunde handia izan zuen aldizkariak. Erreferentziatua izan zen Iberiar penintsulako matematika-dibulgazioaren esparruan; ohorezko aipamena lortu zuen Ciencia en Acción nazioarteko sariketaren XIV. edizioan, “Trabajos de Divulgación Científica. Medios de Comunicación” modalitatean, eta lehenengo saria, UPV/EHUren irudia zabaltzen lagundu duten ikasleak saritzeko deialdiaren III. edizioan, Zientzien arloan.
Zientzia eta Teknologia Fakultatearen (ZFT-FCT) eta UPV/EHUko Matematika eta Aplikazioak UFI 11/52ren laguntza eta finantzaketa izan zituen.
$\pi kasle$ren 10 zenbaki digitaletatik, lau 2011-12 ikasurtean argitaratu ziren; hiru, 2012-13 ikasurtean; bi, 2012-13 ikasurtean, eta bat, 2013-14 ikasurtean.
$\pi kasle$ aldizkaria Batzorde Editorialak zuzentzen zuen, Aholkulari Batzordearen eta Laguntzaile Taldearen laguntza duelarik. Horrez gain, aldizkariak noizbehinkako kolaborazioak izan zituen.
Zenbaki bakoitza sortzeko, Batzorde Editoriala Aholkulari Batzordearekin eta Laguntzaile Taldearekin biltzen zen, zenbaki bakoitzean zer artikulu argitaratuko ziren erabakitzeko eta lanak banatzeko. Ondoren, autoreek beren artikuluak Batzorde Editorialari bidaltzen zizkioten. Batzorde horrek zenbakiaren lehen bertsioa editatzen eta maketatzen zuen, eta, halaber, haren azala diseinatzen. Gerora, berrikuspen- eta zuzenketa-ziklo batean, Batzorde Editorialak eta Aholkulari Batzordeak zenbakia amaitzen zuten, eta, azkenik, web-orrian argitaratzen zen.
Talde bakoitzeko kideak aipatzen dira, jarraian; honela ordenatuak: lehenik, aldizkarian parte hartzen hasi ziren urtearen arabera, eta, bigarrenik, haien abizenaren arabera; noizbehinkako kolaboratzaileak, haien artikuluaren argitaratze-urtearen arabera.
Josué Tonelli Cueto eta Ricardo Grande,
$\pi kasle$ren sortzaileak eta jatorrizko editoreak
(©2014 Izaskun Lekuona)
Artikuluak zortzi ataletan banatzen ziren. Jarraian, atalak deskribatzen dira, ohiko arduradunak adierazita, eta atal bakoitzean argitaratutako artikuluen aipamenen zerrenda ematen da.
Atal honetako artikulu gehienak bitxikeriei, ekitaldiei eta gertaerei buruz matematikariek idatzitako prentsa-ohar laburrak dira, sinatu gabekoak. Badira, hala ere, sinatutako artikulu garatuagoak, askotariko gaiei buruzkoak: ekitaldi batean izandako esperientzia pertsonaletatik hasi eta iritzi-zutabeetaraino.
Atal honetan, tituluak adierazten duen bezala, matematikako graduatuentzako zenbait aukera deskribatzen dira. Atalaren arduraduna Víctor Manero zen.
Atal honetan, nornahik bere aukerako liburu baten aipamena egin zezakeen. Aldizkariaren atalik berriena zen.
Izenak adierazten duen bezala, atal honetan, elkarrizketak egin zitzaizkien matematikaren munduko pertsonei, hala Espainiakoei nola nazioartekoei.
Atal honetan, eta haren aldaeretan, matematika bera zen hizpide, edota matematikak beste diziplina batzuekin zituen erlazioak: beste zientzia batzuekin, artearekin eta abar.
Atal honetan, zeinaren arduradunak Irune Gurrutxaga eta Aitziber Ibañez baitziren, matematikaren historiaren inguruko gaiak jorratzen ziren. Atal honetan, artikulu bat baino ez zen argitaratzen aldizkariaren zenbaki bakoitzean.
“Txominen Sariketa” buruketa-lehiaketa bat zen; Txomin Zukalaregi matematikariak antolatzen zuen. Lehiaketan, buruketa bat proposatzen zen, fakultateko ikasgela bakoitzean jartzen zena, eta zenbait sari ematen zitzaizkien buruketa ebazten zutenei. Azken buruketak eta haien ebazpenak aldizkariaren Txominen Sariketa atalean argiratzen ziren, ikasleen artean zabalkunde handiagoa izan zezaten.
Argitara eman zen bitartean, $\pi kasle$ aldizkariak hainbat jarduera antolatu zituen, matematikako ikasleentzat zein publiko orokorrarentzat.
Literatura-lehiaketa honetan, 37 hitzeko edo gutxiagoko kontakizunak idatzi behar ziren, eta Euskadin bizi zen edonork har zezakeen parte horretan. Bi kategoria izan ziren: gaztelania eta euskara. Epaimahaikideak Ricardo Grande, Marta Macho (lehendakaria), María Merino eta Josué Tonelli Cueto izan ziren. Gaztelaniazko kategorian, Oihane Ruiz Díazen “Un... todo” izan zen irabazlea, eta, euskarazkoan, Mari Joxe Azurtza Sorrondegiren “Nire bektore zuzentzailea: zatoz”. Bi kontakizunak argitara eman ziren, eta aldizkariaren 3. zenbakian irakur daitezke.
Lehiaketaren posterra
Oihane Ruiz Díaz,
gaztelaniazko modalitatearen irabazlea
MariJoxe Azurtza Sorrondegi,
euskarazko modalitatearen irabazlea
Martin Gardner Celebration of Mind delakoa urteroko ekitaldi global bat da, Gathering4Gardner Foundazioak sustatua. Horretan, mundu osoko pertsonek Martin Gardner-en urtebetetze-egunaren (urriaren 21a) inguruko jarduerak egiten dituzte ‑oro har, jendearentzat irekiak‑ matematikaren dibulgatzailearen irudia ospatzeko. Halako jarduerek puzzleak, jolasak, magia eta matematika aztertzea eta horietaz gozatzea dute helburu.
$\pi kasle$ aldizkariak Celebration of Mind-ekin bat egin zuen 2013ko edizioan, eta urriaren 23an ekitaldi bat antolatu zuen, interesa zuten ikasle guztiei irekia, Euskal Herriko Unibertsitateko Leioako Campusean. Ekitaldi horretan, hainbat boluntariok, mahaietan banatuek, puzzleak, jolasak, magia eta bitxikeria matematikoak erakutsi zizkieten bertaratutakoei. Ehun bat lagun izan ziren ekitaldian.
Ekitaldia Josué Tonelli Cuetok antolatu zuen, eta honako boluntario-talde hauek hartu zuten parte:
$\pi$kasle's Martin Gardner Celebration of Mind-en
posterra
$\pi$kasle's Martin Gardner Celebration of Mind-en
logoa
$\pi$kasle's Martin Gardner Celebration of Mind-ekin batera, Concurso de trabajos sobre Martin Gardner/Martin Gardner-i buruzko lanen lehiaketaren deialdia egin zen. Lehiaketa horretan, edonork har zezakeen parte Martin Gardner-i buruzko edozein formatutako lan batekin; saria Martin Gardner-en autobiografia izan zen: Undiluted Hocus-Pocus: The Autobiography. Epaimahaikideak Pedro Alegría, Nerea Diez, Ricardo Grande, Marta Macho-Stadler, Víctor Manero eta Josué Tonelli Cueto izan ziren. Lehiaketa Adiran Garaizarrek eta Nerea Arrartek irabazi zuten; Martin Gardner-i buruzko flexikubo bat aurkeztu zuten.
Josué Tonelli Cueto eta Ricardo Grande editoreak
Nerea Arrarte eta Adiran Garaizar irabazleekin
UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultatean erakutsitako flexikuboa
Apirilero, EBko matematika-elkarteek sustatua, Mathematics and Statistics Awareness Month (Matematikaren eta Estatistikaren Kontzientziazioaren Hilabetea) izaten da. Urtero gai bat jorratzen da, eta, 2014. urtean, Mathematics, Magic, and Mistery (Matematika, Magia eta Misterioa) izan zen gaia. Aukera hori aprobetxatuz, πkaslek gai horri buruzko workshop bat egitea erabaki zuen, magia-truku matematikoak erakusteko.
Tailerra Ricardo Grande eta Josué Tonelli Cuetok antolatu zuten, eta apirilaren 9an eta 30ean egin zen. Hizlariak Pedro Alegría eta Juan carlos Ruiz de Arcaute matemagoak izan ziren. Bertaratuak 30 lagun inguru izan ziren.
$\pi$ko hirusta, workshop-en logoa
(Josué Tonelli Cueto-ren diseinua)
Juan Carlos Ruiz de Arcaute tailerran
(©2014 Izaskun Lekuona)
Pedro Alegría tailerran
Aldizkariak bi sari lortu zituen beren lorpenen aitortza gisa:
Ricardo, Josué eta Esther Domínguez,
orduan ZTF-FCTko dekanoa zena,
UPV/EHUren sari-banaketan
$\pi kasle$ren taldearen zati bat
UPV/EHUren sari-banaketan
XIV Ciencia en Acción-ren saribanaketan
Josué $\pi kasle$ren saria jasotzen
2011-12 ikasturtean zehar, Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) matematikako ikasleek matematika-dibulgaziorako aldizkari bat egitearen ideia Marta Macho irakaslearen eta Josué Tonelli Cuetoren elkarrizketetan hasi zen hezurmamitzen. Hala ere, ideia ez zen 2012ko udara arte gauzatu, Josuék Ricardori ideia planteatzeko deitu zion arte. Hortik aurrera, posta elektroniko bidezko elkarrizketa luzea izan zen Marta, Josué eta Ricardoren artean, eta, haren bitartez, aldizkariaren ideia forma hartuz joan zen, proiektu zehatz eta egingarri bihurtu arte.
Egoera, normala dirudien arren, ohiz kanpokoa zen, Ricardok eta Josuék ez baitzuten hurbileko harremanik une hartan; hori zela eta, Ricardok ez zuen espero harekin inoiz hitz egina zen baina haren telefono mugikorra ez zuen ikaskide ezagun batek abuztuaren erdian deituko ziola aldizkari bat sortzeko proposamena egiteko. Jakina, deiaren errua Marta Machok izan zuen, Ricardoren zenbakia eman baitzion Josueri: proiektuak aurrera egingo bazuen bi ikasleek harremanetan jarri behar zutela uste zuen.
Aldizkariaren proiektua ideien mundutik mundu errealera ekartzeko, Ricardok eta Josuék erakartze-kanpaina zabal bati ekin zioten UPV/EHUko matematikako ikasleen artean. Mezu elektronikoen kanpainaren amaieran, Josuék eta Ricardok aurrez aurreko bilera egin zuten interesatuekin. Bilera hartan, Ricardo, Josué eta Martaz gain, Maitane Amor, Amaia Gil, Irune Gurrutxaga, Aitziber Ibañez, Irene Llana eta Ixiar Leunda egon ziren. Talde horrek aldizkariaren hasierako taldea osatuko zuen, πkasle aldizkariaren lehen zenbakia aterako zuena.
Bilera hartan, halaber, aldizkariaren izena bozketa bidez aukeratzea erabaki zen. Proposamen asko izan eta bozketa egin ondoren, “πkasle” izena hautatu zen, π zenbakia eta ikasle hitza uztartzen zituena; Maitanek proposatu zuen. Izen horrek boto askoz ere gehiago lortu zuen gainerako aukerek baino, baita Josuéren hasierako proposamenak baino ere: “$\mathbb{K}\vec{a}\Gamma e G\varnothing\mathbb{R}iz\mathcal{I}\mathbb{S}\tau\forall$” (Kategorizista); edo baita haren txantxak baino ere: “$\mathbb{R}$handia” (Ricardo Granderengatik).
Titulua erabakita, talde eratu berriak lanari ekin zion. Hilabete batez gogor lan egin eta koordinatu ondoren, $\pi kasle$ren lehen zenbakiak argia ikusi zuen. Formatu digitalean argitaratu zen, haren webgune sortu berrian. Halaber, Txomin Zukalaregiren laguntza izatea lortu zen, zeinari ondo iruditu baitzizaion zenbaki bakoitzaren amaieran “Txominen Sariketa - El Concurso de Txomi” izeneko lehiaketaren berri ematea.
Lehen zenbaki horrek arrakasta handia izan zuen ikasleen artean eta, oro har, publikoaren artean, eta zabalkundea lortu zuen matematikaren dibulgazioko zenbait blogetan. Zenbaki hura argitara emanda, $\pi kasle$ benetako aldizkari bihurtu zen. Hala ere, artean, egoera egonkor batera iritsi gabeak ziren hala proiektuan parte hartuko zuen jendea nola proiektuaren forma, salbu eta zenbakiaren diseinua eta Aitziber eta Iruneren atala (Un Paseo por la historia).
Alde batetik, beste bi pertsona sartu ziren proiektuan. Bata Víctor Manero doktoregaia izan zen, zeinak aldizkarian Al terminar la carrera, ¿qué? saila sortzea proposatu baitzuen. Sail horretan, Matematikako lizentziaturako edo graduko ikasleei, ikasketak bukatutakoan izan zitzaketen irteerak azalduko zitzaizkien. Denboraren joanean, Víctor Manero Aholkulari Batzordean sartu zen, eta aldizkariaren zenbakiak argitaratzen lagundu zuen.
Bigarrena Julio Garcia izan zen. Kasu horretan, baina, Txomin Zukalaregik euskara gaizki erabiltzeak eragin zuen erakarpena. Hasierako ika-mika hura gorabehera, Julio Aholkulari Batzordean sartu zen, aldizkariko euskararen zuzentasuna jagoteko asmoan. Gainera, Juliok izugarri lagundu zuen aldizkariaren barruan euskarazko artikuluen kopurua handitzen, “Euskara Teknikoa I” ikasgaia hartzen zuten matematikako ikasleen artean aldizkariaren zabalkundea egin baitzuen.
Beste alde batetik, ibilbide horretan, lagun batzuek utzi zuten aldizkaria; besteak beste, Amaia Gil eta Ixiar Leundak, zeinek bigarren zenbakiaren ondoren utzi baitzuten aldizkaria, eta Alex Olletak: Maitanerekin batera lehen urtean webgunaren kudeaketan aritu ondoren utzi zuen aldizkaria. Egoera horrek presioa eragin zuen proiektuan, gutxi baitziren partaideak; hala ere, aldizkaria finkatuz joan zen, lehen urte hartan bigarren, hirugarren eta laugarren zenbakiak argitara emanda.
Horrela, lehen urtearen amaierara iritsita, $\pi kasle$ aldizkaria sendotu egin zen proiektu gisa, eta hazteko prest zegoen, pertsona berriak proiektuan sartuta: Jon Asier Bárcena, Álvaro Pardo, Imanol Pérez, Manuel Santos, Anne Elorza eta Antonio Gallastegui.
$\pi kasle$ren logoa
(Maitane Amor-en diseinua)
Logoa Maitane Amorrek proposatu zuen; baita izena ere: izenaren hautaketan parte hartu zuten pertsonetatik ia guztiek egin zuten izen horren aukera.
Julio García-ren kamisetarako
$\pi kasle$ren diseinu berezia
Julio Garciak, $\pi kasle$ren Aholkulari Batzordeko kideak, aldizkariko euskararen zuzentasuna zaintzeko ardura hartu zuen aldizkariaren bigarren zenbakitik aurrera. Xehetasunari jarritako arretagatik, “puño de hierro” (burdinazko ukabila) mote txeratsua eman zioten, irudian aipatzen dena.
Paul Erdös à la Warhol
(Josué Tonelli Cueto-ren diseinua)
Irudi hau $\pi kasle$ren zazpigarren zenbakiaren azala zein bigarren zenbaki inprimatuarena izan zen. Paul Erdös hungariar matematikariaren irudi horrek, pop-artearen estilokoak, ospe handia lortu zuen aldizkariko ikusleen artean, eta azaletatik ezagunenetako bat izan zen.
The Categoricist
(Josué Tonelli Cueto-ren diseinua)
Irudi hau $\pi kasle$ren bederatzigarren zenbakiaren zein hirugarren zenbaki inprimatuaren azala izan zen. Irudiak matematikaren ikuspegi orokorra irudikatzen du, zerutikoa. Hau da, matematikaria irudikatzen du, zeinak xede baitu behar adina igotzea aurre egin behar dien arazoak arruntuko dituen ikuspegi orokor eta bateratua lortzeko esperoan.
Doctor Delta
(Josué Tonelli Cueto-ren diseinua)
Irudi hori $\pi kasle$ren hirugarren zenbaki inprimatuaren kontrazala izan zen. Matematikaren ikuspegi zehatza adierazten du, lurretikoa, eta sortzen zaizkion arazoei aurre egiteko bidea aurkitzeko helburuan xehetasunen meatzean industen ari den matematikaria irudikatzen du.